martes, 22 de abril de 2008

Teruel eta IKTak

Terueleko herri batean IKTeen aplikazioa nola gauzatzen zuteneko bideo bat ikusi genuen klasean.
Honi buruz hau da nire hausnarketa:

Teruelen aurkezten den sistemaoinarri digitalekoa da, IKTeen bidez gauzatzen dituzte klase eta ariketa guztiak, liburuak baztertuz.
IKTeen arrakaste herri txikietan ezaugarri konkretu baten ondorioz da; herri txikietan hirietan aurkitu daitezken baliabide azkoren falta dute, ezin dute, adibidez, museoetara nahi beste joan, eta IKTen bidez urrun dituzten hainbat baliebide eskura dituzte.
Gainera IKTeak bestelako gaitasunak ere lantzen ditu, hala nola, interaktibitatea, motibagarritasuna...
Irakaslearentzat lan handia suposatzen du metodo hau erabiltzea, klaseak prestatzeko ez baitu gida-libururik, adibidez eta hauek prestatzeko berak antolatutako lana egin behar du, baliabideak bilatuz,eginez... beti ere soporte digital batean. Gainera irakasle asko aurretik prestatu beharko ziren motodologia hau aurrera eramateko.
Nire ustez metodologia hau alde onak eta txarrak izan ditzake. Motibagarria eta interaktibitatea asko suspertzen dela izan daitezke alde onak. Gainera ikusmen sentsua erabiliz, bideak ikusiz, irudiak ikusiz... askoz gehiago ikasten dela uste dut.
Hala ere, alde txarrak ere ikusten diot nik metodologia honi. Eragospen handiena ekonomikoa da, hau mantentzea diru asko eskatzen du, eta oraindik ez daude subentzio nahikorik horrelako dirutzari aurre egiteko. Gainera, euskarari begire, material urriagoa dugu.

Hala ere metodologia berri hau klasean praktika jartzeko gogotsu egongo nintzateke ni, haurerk gehiago ikasten dute metodologia hau erabiliz uste dudalako.

No hay comentarios: